Idazleok armarik, lumarik, zorrotzena erabiltzen saiatzen gara beti. Edo hori egiteko beharturik gaude, ez dakit. Linguistikan ezagutzen den legerik sendoena, ahalik eta ahaleginik txikiena egitea da.
Hala ta guztiz, hain zuzen ere ahalegin hori egitea eskatuko nuke komunikabideen zerikusia duten alderdikide guztioi eta berezi-bereziki gure burukideei. Zenbait kasutan, baliabideen kontua besterik ez dugu (pentsa dezagun berrogei urte inguru ditugunon artean euskal heziketa edo alfabetizazioa jaso ez izana nahiko normala dugula). Beste zenbaitetan, ezintasuna, benetazkoa edo sumatua, aldez aurretik jasoa, soilik.
Irlandan gaelikoren ezagutza derrigorrezkoa dute edozein lanpostu herri arduralaritzan izateko. Hala ere, gaeliko gero eta gutxiago erabiltzen da (baina Europako Batasunak hizkuntz ofizialtzat hartu zuen 2005ean!) eta irlandarrez erabiltzen diren formula labur horiek (normalean brindisean edota hitzaldien hasieran) “cúpla focal” (“hitz pare bat”) deitzen dira. Horietaz kanpo (gure “egunon” edo “eskerrikasko” bezalakoak), gaeliko irlandarrak bizitza xume, apal eta baliteke laburra du.
Egin dezagun eduki-analisi labur eta azkarra gure blogosferan, Alderdiaren orrialde ofizialak “gure blogak” deitzen diena: http://www.eaj-pnv.eu/eusk/salaprensa_blogs.asp Bakar-bakarrik hartuko ditugu kontutan gaur lehen orrialdean agertzen diren artikuluak:
· Izaskun Bilbaoren bloga: http://www.izaskunbilbao.com/
Lehen orrialdetik 10 sarreretik, 2 besterik ditugu euskaraz, :-(
· Ibarretxeren bloga: http://www.ibarretxe.com/esp/
Erabat elebiduna, :-)
· Iñigo Urkulluren bloga: http://urkullu.com/
Lehen orrialdetik 5 sarreretik, ezer ere ez euskaraz, :-( :-(
· Josu Erkorekaren bloga: http://josuerkoreka.com/
Lehen orrialdetik 10 sarreretik bat besterik ez dugu euskaraz, :-(
· Iñaki Anasagastiren bloga: http://ianasagasti.blogs.com/
Beno… :-( :-(
· Imanol Landaren bloga: http://ianasagasti.blogs.com/
Erabat elebiduna, :-)
· Jose Ramon Belokiren bloga: http://jrbeloki.wordpress.com/
Lehen orrialdetik 10 sarreretik, 2 besterik ditugu euskaraz, :-(
Gogora dezagun blog guzti hauek “ofizialtzat” har ditzakegu…
Alderdi bezala ezin dugu hori onartu. Erabileraren motorrak izan behar gara. Gure artean behintzat hausnarketa bat egin guztion artean gure hizkuntza erabiltzeko eta besteentzako eredu izaten.
Guk erabiltzen ez badugu nork egingo du? Uste dut erabileraren auzian gure militantzia kontzientziatu beharra dagoela. Lasaitze prozesua egon da, 70. hamarkadan dana zegoen egiteko ta orain gure seme alabak elebidunak direnean lasai, erdaraz egiten dugu, salbatu dugu.
Ba gogoratzen dut, gure hizkuntza gaelikoa bezain arriskuan dago, hiztunen apoltronamentuagatik, ez delako hitzegiten.
\”Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak hitzegiten ez duelako dakienak hitzegiten ez duelako baizik\”
Idatzi diezaiegun zer pentsatzen dugun A EREDUAZ:
http://www.elcorreodigital.com/alava/20090617/mas-actualidad/sociedad/celaa-reabrira-aulas-modelo-200906171239.html
Si escribes contra el modelo A en el Zorreo, aunque sea con educacion, te borran el comentario y solo mantienen los mensajes contrarios a las enseñanza en euskera.
Lo de Vocento es una pasada, y seguimos comprando y financiandolo con ofertas de empleo, publicidad y comprandolo.
Eso si que es lotsagarria
Frantziar Iraultza ostean ehuneko 40% baino gutxiagok zekiten frantsesez hitzegiten. Paris ondoan bizi zirenek bazekiten baina estatuan orokorrean beste hizkuntzak ziren nagusi. Urte gutxi batzuetan frantsesa inposatu eta hiritar guztiek ikasi zuten eta erabiltzen hasi ziren.
Hemen 30 urtetan gobernuan lortu ez duguna ez dugu gobernutik at lortuko. Espero dut oker egotea baina… Hala ere, zuzen jokatu behar dugu gure hizkuntzarekin posibilidade hori daukagunok, argi dago hori.
Anasagastiren blogaren linka jarraitu dut eta ikusi irakurri behar izan dudana (adin txikikoak abstenitu mesedez):
http://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/2009/06/ea-el-viaje-a-ninguna-parte.html
Nik neuk behintzat vocentoko egunkariak irakurri bere ez joat egiten jadanik. Uste dot komenigarria izango litzatekela DEIA ere gaztelaniaz eta euskeraz editatu. Itxaroten nago noiz DEIA euskeraz, sikeran ale batzuk. Garai honetan, euskeraz irakurri gure badogu, BERRIA baino ez dogu eta BERRIAn kontua badakigu.
Interneten ari nintzela, honako esteka honekin topatu naiz:
Juan Carlos Moreno Cabrera ez dut ezagutzen, bainaoso interesgarria.
Bideo hau ikusi/entzun ondoren, ea zer iruditzen zaizuen:
LOS SEIS MITOS DEL NACIONALISMO LINGÜISTICO ESPAÑOL
http://www.youtube.com/watch?v=d4B6Hu3z-4A
Apur bat luzea da baina, merezi du.
Gu omen gara gure hizkuntzaren eta historiaren inguruan asmakeriak dauzkagunak.
EBBko bilerak zein hizkuntzatan egiten dira? Eta erki zein herri batzarrak? Abertzaletasuna euskaratik urrun ibili dugu eta hor ez gara trasbertsalak izan, ez, hor, erdaldunen ohean lo hartu dugu. Goian aipaturiko blogetako egile batek erakunde publikoen agindua eta dirua izan zituen euskarazko egunkari bat egiteko eta etzen gai izan. Adibide bezala dakarkit hori. Lehengo lepotik burua. Eta buruaren jabe, gu ez, beste batzuk.
Gora nire alkate jauna! Guztiz elebiduna baita Internet-en ere!
Arrazoi osoa daukazue: erabilera orduan ez gara fin ibili, ni neu barne. Beharbada transbertsalegieak izan gara erdaldunekin. Halan bada ere, ekimen indartsu bat egin behar izango dugu denok gure hizkuntza zabaltzeko, eta ez Irlandan gertatzen den bezala (nahiz eta nire kasuan Eskoziako egoera da nik ondoen ezagutzen dudana): erdi hilda dagoela ingelesak jan egion diolako.
Nik ez nuke neure burua gehiagotan zuritu/justifikatu gura. Hitzak soberan daude eta praktikak/jardunak baino ez digu lagunduko. Hilabeteak baino gehiago urteak daramatzat nik, sarri aurkakotzat jo dudan hizkuntzan idazten blog honetan. Itauna luzatzen diot neure buruari: benetan al da zure aurkako hizkuntza gaztelania? Nola, orduan, hainbesteko erraztasunez baztertzen/marginatzen duzu euskara?
Erantzuna mundu guztiaren buruan eta ahoan dago, alegia, gaztelania herritar orok erabiltzen duela Hego Euskal Herrian, bai hitzez eta bai idatziz ere. Euskara ez, ordea. Areago, kontuan izanik hemen aritzen garen gehienok urteetan joanda ere bagaudela, euskara zeozelan badakiten askok ez dute gaitasunik euren iritziak neurri berean idatziz emateko.
Gehiengoarengana iritsi gura horrek garamatza errazenera: gaztelania erabiltzera. Errazena, eta hipokrita ere bada, aldi berean, izan ere, norbere ego-a gailentzen zaigu sarri, ahalik eta jenderik gehienengarengana heldu gura horretan.
Berriro diñot ez dudala barkemenik eskatuko, ez eta “damu dut” aldarrikatuko. Honek irtenbide erraza du: berba gutxiago “egin behar dugu” leloaren haritik, eta gehiago jardun.
Mingarria da euskadun bezala hiriburuetan bizitzea. Ez da ezer entzuten. Eta suposatzen da bozka abertzale % handia dagoela. Nire ustez “kontzientzia lasai ez izatea” bultzatu behar dugu arlo honetan, erabileran dagoelako gakoa. Lasaitze prozesu batean erortzen bagara Biturie, zuk esaten duzun bezala, “ego” horrek errazenera, gaztelerara eramango gaitu. Ordea, kontzientziaren ardura horrek bakarri eramango gaitu lagun euskaldun batekin topo egiterakoan euskaraz hitzegitera. Euskaldun oso guztiek hori egingo bagenu, gure artean aurkitzerakoan euskara hitzegitera, erabilera % igoko litzateke. Ta hizkuntza kalean entzungarria izatea garrantzitsua da. Erabilera guztiz galtzen denean eta entzuten ez denean, ez du zentsurik izango gure hizkuntzak, ez hitzegiteko ez ikasteko.
Horren krudela…. ta ez diot nik….Unescok dio, oraindik euskara arriskuan dagoela. Arrazoi nagusia??? Erabilera falta, ez da ezagutza faltagatik.
Nik neuk ez ditut gaztelera zein frantzesa nire etsaitzat hartzen. Zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, hainbat eta pertsona gehiagorekin komunikatu zintezke beren hizkuntzan.
Euskara ez da helburu nagusia izan 30 urteotan Gasteizen agindu dugun eta oraindik aldundietan agintzen dugun abertzaleontzat. Inkoerentziengatik (hainbat kargu elebakar), zailtasunengatik, jende gehiagorengana iritxi nahiaren aitzakiarengatik, gure jarreraren laburpena, aurreko gobernuaren euskararen zuzendaritzaren kanpainaren leloa da: “Pixka bat es mucho”.