Eta Gorbeia mendia ere ez da nire gustokoa. Hala ere, bihar Gorbeian izango naiz. Nire mendiak, nire familiarekin egiten ditudanak, Araban daude. Gaur bertan Berrotzako haranean –Nafarroan- izan naiz arratsaldean Zelai, Jonjo, Martin eta Gerardorekin. Alde batera Kodesko mendilerroa, harago Toloñoko mendiak eta bestaldera Lokizkoak. Arratsalde beroa baina zoragarria. Nire bidaideak ezker abertzalekoak dira ideologiaz, nhaiz gehienak ETAren kontrakoak izan. Esan diedanean bihar Gorbeira nihoala barre egin dute hasieran, baina ulertu dute. Era horretako egintzak behar ditugu, gure tribua batu eta indartzen dutenak. Geroz eta indibidualistagoak gara: ni neu nirekin.
Gogoratzen ditut urte haiek, 70ko hamarkadakoak, San Inazio egunean Gorbeira gauaz iristen ginenean. Bidean zehar han-hor-hemenka goardia zibiliak aurkitu eta motxilak arakatzen zizkigutenean, ea ikurriñarik generaman aldean. Bazter guztietatik entzuten genituen ohiuak: Gora Euskadi Askatuta!!!, Independentzia!!! Noiz edo noiz goardien jeep-ak entzuten genituen, eta noizbehinka tiroren bat ere bai. Egunsentian tontor guztiak ikurriñaz josita agertzen ziren. Arrabako zelaiak jendez gainezka. Ilusioa, askatasun erreibindikazioa, dena zegoen lortzeko.
Atzo, Otxandiotik Legutiroa bitartean goardia zibilen bost Patrol aurkitu nituen kontrol batean. Bazterrean gazteen hiru kotxe geldituta. Niri pasatzen utzi zidaten. Harro eta tente zeuden goardia, “hemen gaude gu” esaten bezala. Duela bi aste, PNVko Aberri Batzarretik atera nintzenean, Sabin Etxearen aurretik hiru Patrol igaro ziren, “Zer da hau!!’” galdetu zuen jendeak.
Hori da orain daukaguna. Española harro-harro, euren indarra erakusten. Bosta axola zaie inkestek, Francisco Llerak egindakoak, zer dioten. Bat egin dute arerio amorratuek. Bat gure kontra aritzeko. Bat bandera espainola ezartzeko bazter guztietan. Bat militarrak Legebiltzarrean gonbitatu luxuzkotzat hartzeko. Euren indarra erakusten dute harrotasunez. Eta guk?
Ez naiz, ez, ikurriña gerrian erabiltzen duten horietakoa. Ez dut gustok
o Gorbeia. Hala ere, bihar, neure euskaltasuna, neure abertzaletasuna eta neure jeltzaletasuna erakusteko Araba eta Bizkaia bitarteko tontor horretan azalduko naiz, berriro ere duela hogeita hamar urteko modura “Gora Euskadi Askatuta” sentimenduz ohiukatzeko.
Zuk deskribatzen dituzun kontrolak, goardiazibil tenteak, Sabinetxe aurretik pasatzeko atrebentzia duten patrolak (!!?), ez ditu Patxi Lopezek orain ekarri. Lehen ere halaxe ziren gauzak.
Kontua da orain Ertzaintza GCren menpe jarriko dutela zuzen.zuzenean, Ares Rubalcabaren menpe eta Lopez Zapateroren menpe jarriko diren bezala.
Duela hamar bat urte barazar gainean egiten nuen lan. Eta GZak azkenean agurtzen ninduten eguneroko kontrola zela eta. Benetan diotsut biturie.neure ustez aldatu den gauza bakarra zuen ikuspuntua da. Gotik behera. Ondo izan.
kontrolak eta guardia zibileen harrokeriak ez dira gaurkoak ehhh.NI EZKER ABERTZALEKO MILITANTEA NAIZ ETA ERTZANTZAREN HARRIKERIA ETA GEHIEGIKERIAK ERE PARATU EGIN DITUT.Ba da garaia abertzaleen arteko elkar lana hasteko,sektore bakoitzak bereetxekolanak2 egin eta gero.
Ederto eta ados Bittor, orduen badakizu zer egin behar dozun, ETA desagertu edo eska ieozu lotzeko betirako, bera dalako ostoporik nagusiena, horrelakoa gertatzen ez dan bitartean ezebe da posible abertzaleen arteko lanean.
Abertzaleen arteko elkarlanarekin ados. Baina zertarako?
Ni entsegu txikitako konejutxoa izateko prest nago.
Atzo, ni ez nun Gorbeiara joan. Senideko biltzarra baten izan nuen.
Pena haudiarekin geratu nuen.
Zer moduz izan dira gauzak?
Jende asko ikusi da tontorrean?
Oso envidiaz geratu naiz.
Xabier Bilbao:
Vaporeta norbaitek eraman du?