Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 6 de agosto de 2008

Araba, EAJren eskutik

Arabako Batzar Nagusietako EAJko batzarkideek artikulu bat bidali zuten Gara egunkarira, Jon Iñaki Usategi ANVko batzarkideak egunkari horretan argitara emandako beste bati erantzun nahian. Garak ez zion egoki iritzi publikatzeari. Hona hemen:

«Bitxia da Usategi jaunak “PNV en Araba: un primer balance” artikuluan egiten duen hausnarketa. Eta bitxia da adibide gehienetan, guztietan ez esatearren, diagnostiko maltzur xamarra eta zeharo okerturik egiten duelako. Asko dira aipatzen dituen gaiak; besteak beste: PNV-PSEren arteko akordioa Diputazioan eta Vital Kutxan; Legutioko atentatuaren ondorio politikoak; EAJren hogei urteko gobernuaren ondorioak; edota gure Lurralde Historikoaren oraingo instituzio-errealitatearen diagnostikoa. Haatik, nik azken gai honi jarriko diot arreta, gaur egungo instituzio-errealitateari alegia.

Izan ere, Usategi jaunaren oraingo erakunde-errealitatearen diagnostikoa oso urrun dago benetako errealitatetik. Gaur egungo diagnosi hori lau zutabetan oinarritzen du: Trebiñu auzia; Euskara hizkuntza-politika; Gizarte politika eta Euskal Herriaren identitatearen sendotze politika. Politika hauek seriotasunez ebaluatzeko goiz bada ere -legealdiaren urte bat besterik ez delako pasa-, datu nahikoak daude antzemateko gauzak erabat desberdinak direla.

Hasteko, ez da berria EAJren jarrera Trebiñu auziari dagokionez. Jeltzaleok urteak daramatzagu aldarrikatzen Trebiñu Araba dela eta trebiñutarren erabaki demokratikoa onartu behar dela. Ez dira gutxi izan, bai Madrilen bai Gasteizen, EAJk helburu horrekin aurkeztutako ekimen eta proposamenak. Haien artean sinbolikoak, bai, -“Trebiñuren mastarena” bezalakoa-, baita eduki politikoa dutenekoak ere. Azken hauen adibidea dugu Aldundiak berak Trebiñurekin sinatu nahi duen hitzarmena, Trebiñu Araban sartzearen aldeko urrats sendoak emateko helburuarekin.

Bigarrenez, eta gure hizkuntzari dagokionez, ukaezina da EAJren eta oraingo Aldundiaren euskararen aldeko apustu irmoa. Egia da ez dela sortu Euskara Saila, Sail jakin bat ANVk eskatzen zuen bezala. Euskara barneratua dago Kultura eta Kirolarekin sail berean, baina hori gutxiengoa da euskararen aldeko benetako politika aktiboak bultzatzen eta garatzen badira. Eta hor dugu adibide argigarri bat 2008. urteko aurrekontuetan. Aurrekontu hauetan ia hirukoiztu egiten da lehengo gobernuak, PPko gobernuak alegia, euskarari ematen zion diru kopurua. Hirukoiztu. Euskara bultzatzeko ekintzen artean daude, esaterako: euskararen erabilera sustatu eta hedatzeko jarduerak; Koadrila eta udal herritarrek euskara ikasteko programak; edo gure Lurraldean euskararen inguruko ekitaldi edo gertaera jakin batzuentzako laguntzak; haien artean: Araba Euskaraz-erako, Geu Gasteiz aldizkarirako, edo Arabako Bertsozale Elkarterako. Agian norbaitek pentsa dezake ahalegin handiagoa egin daitekeela euskararen alde, nik ez dut hori ukatuko, baina PPren eta EAJren hizkuntza-politika berdina dela esateari gehiegi deritzot.

Hirugarrenez, gizarte politika da Xabier Agirre gobernuaren ezaugarririk nagusiena, gobernu honen ardatza, hain zuzen. Adierazgarria da gizarte-zerbitzuei eman zaien bultzada, 1999. urteko maila berreskuratzeko asmoz. Aldaketaren aldeko apustua egin dugu gai honetan. Hori dela eta, 2008.urtean, Aldundiak 186,3 milioi euro zuzenduko ditu gizarte politikarako, aurreko gobernuak iaz emandakoa baino % 25,5 gehiago. Legealdi honetan eraikiko dira, besteak beste, Abetxuko, Gasteiz Sur eta Lakuako adinekoentzako egoitza berriak; eta Aramaio, Aiala eta Koartangoko eguneko zentroak. Eta hori, mendekotasunari aurre egiteko laguntzak ahaztu gabe, edota ezinduei eta familiei zuzendutako beste gizarte-zerbitzu garrantzitsuak. Beraz, datu hauek kontuan hartuz, zaila da sinestea, edo gutxienez ulertzea, Usategiren hitzak gizarte politika inguruan.

Eta azkenik, Euskal Herriaren identitatearen sendotze politika dago, Usategiren iritziz, erabat baztertua EAJren eskutik. Nire iritziz, berriz, herri baten nortasuna eta identitatea sendotzeko tresnarik egokiena -hizkuntza nazionala, euskara erabiltzeaz gain- autodeterminazio eskubidea bermatzea eta praktikan jartzea da, herriak bere etorkizun politikoa, ekonomikoa eta soziala askatasun osoz erabakitzeko. Eta hori da, hain zuzen ere, Ibarretxe Lehendakariak bultzatzen duena kontsulta baten bitartez. Hori da, Agirreren foru gobernuak ere defenditzen duena. Gure herriak erabakitzeko eskubidea dauka eta norbaiti sinestezina iruditzen bazaio ere, Lehendakariak, Agirreren kabineteak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak ez diote uko egingo eskubide eta oinarrizko printzipio politiko horri, nahiz eta horrek Foru besaulkia behar baino lehen galtzea ekarri.

Azkenik, eta aurreko guztia ikusita, zaila da Usategiren diagnosia eta hitzak sinestea. Edo Arabako Foru Aldundiaren benetako kudeaketa eta errealitatetik tokitan dago, edo propio, nahita, aldendu du bere burua errealitate honetatik, ezker abertzalearen gabeziak estaltzeko asmoz».

Read Full Post »

Ayer por la mañana salí de casa a las 07:00, antes de ir a Dima. Tenía curiosidad por asistir al Rosario de la Aurora en la plaza de La Virgen Blanca, y ver cómo volvía la imagen a su pedestal después de remozada. Recorrí toda la calle Siervas de Jesús, repleta de noctámbulos bastante afectados por vaya Ud a saber qué. Remonté hasta Zapatería. Apestaba a orín. Llegué a la plaza. Estaba repleta (23.000 personas dicen). Una sorpresa: había cientos de jóvenes, muchos más que el año anterior. Respetuosos y participativos. Dirán que acudieron por cotillear. Puede que sí, puede que no. Y me acordé de la noticia aquella que contaba que Otegi acude dominicalmente a misa en prisión ¿Será que la fe cristiana vuelve? Hasta llego a pensar que muchos de mis compañeros harán menos chanzas conmigo cuando les digo que también yo voy a misa (no todos los domingos) y, además, comulgo. Por fe, por tradición, …. A saber porqué. Ellos, tan de izquierdas, tan progres, tan solidarios con todo y con todos (…) pero oiga, que nunca sueltan parte de su buen sueldo y de sus bienes para compartirlos con los necesitados. Igual les da por seguir la vía religiosa abierta por Arnaldo.

Read Full Post »