Surio, Arruti eta beren koadrila ez daude denbora galtzeko. Unionistek ez dute etsiko. Plana ondo diseinatuta dute, eta apurka apurka martxan jarriko dute bere osotasunean. Euskal Herri osoaren mapa iraingarria zen beraientzat. Badakizue: «lo de Euskal Herria es una quimera, sólo existe en las mentes enfermizas de los nacionalistas, ….» eta horrelako hainbat. Orain Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak nabarmenduko dituzte eguraldi kontuetan, gainerako guztiak berdinduz. Nafarroa Garaiari eta Iparraldeari zenbait lur-zati moztuko dizkiote. Eraso unionista hau aprobetxatu egin beharko genuke, hain justu ere, euren helburuaren kontrakoa lortzeko, alegia, aditzera emateko argi eta ozen zeintzuk diren Euskal Herriko lurraldeak, eta zein izan behar duen alderdi abertzale baten eguneroko joka-lekua, uste baitut errazegi ahazten zaigula. Emango diogu buelta, bai; eta gainera, beraiek uste dutena baino lehenago. Bitartean, bazter ditzagun epelkeriak.
Epelkeri barik
29 junio 2009 por EGE
13 respuestas
Oraintxe esan dek: epelkeri garaiak amaitu dituk. Phil Anselmoren leloa jarraituz:
«No fucking surrender, can’t lose!»
…Y llegaron las ilustres huestes patrióticas a salvar las terribles tierras de Vasconia. Tierras pobladas de hordas de villanos vascones y de infinitas alimañas. Más bien es cierto que ante tamaña ofensa los vascones opusieron su coraje y su sangre hasta la extenuación. Pero la cordura y la gallardía de los reyes de las Españas Francisco 1º derecha y Antonio de Basagoiti y olé sintieron lograron colocar la hermosa bandera rojigualda en todos los rincones de esa nueva tierra conquistada. Nueva tierra que bajo sus piés florecerá de nuevo como en las añoradas décadas pasadas donde los mapas del tiempo de Mariano Medina recogían la España Grande y Libre e indivisible que perdurará por siempre. Que bonito!…
Muga administratiboak hainbeste maite dutenek (hots da, PP eta PSOE ) zergaitik ez dute eskatzen Espainiako eguraldi-mapan Gibraltar bereizita ager dadin????
Bai horixe, Euskal Herriak euskara, ohiturak, izaera… ditu lokarri. Elkarrean ditugun gauzak baztertzen dituenak ez ditu gustokoak izango, ezta? Ba argi eta garbi adieraz diezaiogun gizarteari zeinek defenditzen dituzten ezugarri hoiek eta zeinek baztertzen dituzten.
Eta arrazoia duzu Orbis Tertius, legalitate administratiboa horren maitagarri badute Gibraltar EB dela agerrarazi dezatela.
Estos unionistas con tal de diluir la realidad vasca no reparan en gastos ni ahorran en contradicciones. Vemos el mapa del tiempo para españa y siguiendo el mismo sentido práctico ¿por qué no incluyen Portugal en la información meteorológica para «incrementar su utilidad de cara a los ciudadanos» gallegos, zamoranos, extremeños y andaluces?.
Y el eslogan del «cambio tranquilo» siempre me recuerda a la vaselina ¿por qué será?.
Y no es que hayan puesto más información, es que sibilinamente ya no sale Nafarroa integramente. Ahora veo lo del «cambio tranquilo».
Espaiñol abertzaleak bere lana ondo betetzen, hau da, gure herria pixkanaka pixkanaka kolonizatzen eta asimilizatzen.
eta gu, euskaldun abertzaleak, noiz ohartuko gara galtzen goazela, nahiz eta irabazteko asko eduki?
Antza denez, Sabino Aranaren Euzkadiko zazpi lurraldeetako mapa mitikoa saihestu nahi zuten (Alegia, lurraldetasunaren aldetik Axular, Oihenart eta XVI, XVII eta XVIII. mendeetako hainbat idazleren Euskal Herriaren maparekin bat zetorrena, baina tira!)
Horregatik mendebaleko hiru probintzietako mapa txiki- txikia (Trebiñuko “zuloa” eta guzti, noski!) espero nuen; hain txikia ere, non isobarak , lainoak, hodeiak, eguzkiak, ostarteak , tximistak etab. ondo estututa ere nekez sartuko baitziren.
Baina, hara hor, atzo ETB 2ko eguraldi saioa ikustean, harri eta zur geratu nintzen. Zer zen hura! Euskal Herri Handi baten mapa erraldoia erakusten ziguten: hegoaldean Errioxa osoa hartzen zuen, Soriako mendietaraino!. Mendebaldean , berriz, Bureba eta Kantauri ekialdea. Ekialdetik, Nafarroa ezik , Zaragozako iparra eta Huescako probintzia erdia ere harrapatzen zituen. Ipar Euskal Herriak bestalde, behialako Nafarroako Erresumak bezala, Biarno osoa hartzen zuen. Landetako puska handi bat ere bai! Tori euskal espansionismoa! Gutxi falta zen Bordeleraino (Gironda) edo Foixeraino (Ariège) iristeko…
Niri, behintzat, Federiko Krutwigen Vasconiako mapa famatu hura (1963) gogorarazi zidan, non Euskal Herriak ekialdean Kataluniarekin egiten baitzuen muga.
Ez ote zaie gertatuko hauei ere behinolako zentsore frankistari hari Mogambo filmarekin gertatu zitzaion kontu bera: bikoizketaren manipulazioaren bitartez adulterioren bekatu larria ezkutatu nahian, are larriago bihurtu zuten: intzestua!
Eta bitartean DEIAn Euskadiri buruz hitz egiten dutenean EAEra mugatzen dira.
Oharra: aurreko mezuan ETB 2ko gaueko saioaz ari nintzen. Orain DNAko argazkia ikusita, konturatu naiz ETB 1ean,ordea, mapa «txikiagoa» erakutsi zutela: Zuberoako erdia eta Erriberako puska bat ezkutatu baitzuten. Ez dakit on zergatik alde hori… Erotuta daude erromatar hauek!
Piadoso
Horixe da, hain zuzen ere, erromatar erotu hauen helburua: modu batean ez bada, bestean, baina Euskal Herri osoa -azken garai honetan halakotzat jo duguna- ez dadila bere osotasunean agertu. Hori, eta ez besterik, eta halaxe adierazi du argiro Basagoitik:
«No es un mapa para que la gente intente o que algunos intenten hacer que esto es un país, una nación, de siete territorios, mítica que se le ocurrió en su día a no sé quién (…) el tiempo está para informar, y el mapa del tiempo aparece más normal que el anterior (…) Faltaba alguna comunidad de alrededor porque lo que se daba hasta ayer era un mapa de esa Euskal Herria mítica que algunos intentaban hacernos creer y hacer creer a la gente con ese mapa que eso ha existido siempre, que tiene cierta unidad, y eso no es verdad…
Ahora, se informa del tiempo en la CAV y del entorno con absoluta normalidad, porque es verdad que las nubes no entenden de fronteras, pero tampoco entienden de identidades, y tampoco entienden de utopías y tampoco entienden de falsedades históricas o políticas.»
Gakoa, abertzaleontzat, ez dago horretan bakarrik, baizik eta ea gai geran eraso horiei behar bezala erantzuten, eta lurraldetasunaren afera modu zentzuzkoan aztertzeko gai geran.
Barre egiteko ikuz ezazue bideo hau………………….http://www.youtube.com/watch?v=1TsoR2_gMw4
Bai, baina horiek dira demokratatzat hartzen dituzuenak, horiek dira aukera guztien existentzia nermarzen dutela esaten dutenak wta horiek dira ezer inposatzen ez dutenak. Galdetuko diegu eaeko biztanleei zein map nahi duten? Demokratikoki ezin da. Nazka.