Potroetatik harrapatu du Madonnak Jon Kortajarena euskalduna. Berez, bikote bat sortzeak edo desegiteak ez luke izan behar bestelako kontsideraziorik; ez eta haur bat jaiotzeak edo agure bat hiltzeak. Baina Madonna bada bikoteko horretako kide bat, jaiotakoa Cristiano Ronaldoren alaba bada, edo hildakoa Robert Redford bada, dena aldatzen da. Egintzaren eragina ohiz bestekoa da, eta edozerk hartzen du garrantzia. Adibidez, orain Kortajarena euskal modeloa mundu zabaleko ehunka milioi herritarren zeresana sortzen ari da, eta kontuak ez luke komentario gehiagorik mereziko, ez balitz internet-en, egunkarien, agentzia guztien edo kontakatilu guztien ahotan “spanish model” esaten dela, eta ez “basque model”. Hain gutxi dira munduan zehar Euskal Herriaren berri emateko aukerak, ezen honelako bihotz-notiziek ere lagundu egingo liguketela munduan agertzen.
Jon Kortajarena, spanish ote?
8 febrero 2010 por EGE
8 respuestas
Penagarria euskaldunontzat, laguna ez adieraztea «basque model» bezala…baina zorionekoa tipoa, eh !!!…gure adiñekoa izan arren oso ondo kontserbatzen da Madonna ez ta?
Nortaz ari zinen ez nekienez, googleatu egin dut «jon kortajarena basque», eta… ez pentsa, ez, atzerrian «basque» zer den ez dakitenik.
Gerontofilia-n buruz-behera sartuta daukagu gure jatorrizko metrosexuala?
Ez nekienik nor ote izan zen ere Jon Kortajarena arroz beteta esan dezaket, baina EusKtuluk bezala Googleatu dut eta 9.600 orrialdeak baino gehiago aurkitzen dira Jon Kortajarena basque bezala.
beno, nik enuke ezer esango horri buruz. Botxo osoak daki, gure Jon nahiago duela Tom Forden fraka estuak, madonnaren gona motzak baino. Beraz, ez dago inongo problemarik. Spanish horri buruz? bada, esango nuke, Jon kontuz ibiltzen ez bada Estatu Batuetako leku askotan, mexikar edota bolibiar bezela hartuko dutela. Spanish Hispano esan nahi duelako, eta Spainiard Español.
Nik mutila ezagutzen duten lagunak ditut eta badakite gauz bi horiek, Madonnarena eta Spanish izatearena, bere publizistek egindako kanpaina bat dela. Berak ez duela horrelako gauzetan sartzeko kopetarik. hori bai, askorek diote, bere amak gutxiago sartu beharko lukeela, bere semearen gauzetan. Beharbada gauzak eta eskaintzak hobeto arraoituko zituelako.
Bueno azkeneko honetan, euskaraz bietan egiten dutela esan behar da. Gauza da, bai batean bai bestean, nire mobilak euskaratutako aplikazioetan baino euskara txarragoa egiten dutela.