Epa, iritsi berri naiz Lisboatik. Maiatzak egun bat du gaur, eta egutegian gorriz dago jarrita. Jaia da, Langileen Nazioarteko Eguna. Mendebaldeak Lur planetari jarri dion beste egun bat gehiago iruditzen zait: Emakumeena, Zuhaitzena, Minbiziarena, Hies-arena, (…). Denak ere guk, zuriok, gure premien arabera sortutakoak, gure kontzientzia garbitzeko-edo. Mendebaldeak – EEBB eta Europa esan gure baita- gizaldiak daramatza planeta guztiko lehengaiez eta aberastasunez aprobetxatu, bere Gizarte Ongizatea eraiki eta bere langileen eskubideak onartu, garatu eta arautzen. Oso langile, langabetu eta behartsu gutxi izan ditu sistema horrek kontuan. Solidaritatea hitzetik hortzera erabili dugu. Beti teorian. Praktikan, baina, planetako langilerik gehienek nahikoa dute gosea kentzearekin. Ez dira garairik onenak.
(más…)
Archive for 1 de mayo de 2010
Zerbait gehiago beharko dugu
Posted in Sin categoria on 1 mayo 2010| 4 Comments »
Eusebiori elkarrizketa Gaur8-an
Posted in Sin categoria on 1 mayo 2010| 8 Comments »
EAJren inguruko jendeak sortu eta kudeatu arren, «Arabatik» blog politikoak alderdi horretatik kanpoko lagun askoren atentzioa eta interesa jasotzea lortu du, eta, zalantzarik gabe, gaur egun esparru horretan aritzen diren blogen artean ezagunetakoa da. Eusebio Gorospe da duela bost urte tresna sonatu honi bizia eman zionetako bat.