• Inicio
  • Sobre Arabatik

Arabatik

Blog Arabatik

Feeds:
Entradas
Comentarios
« ¡¡Vaya, vaya!!
Las pellas de López »

Espainiarrok, oso maite zaituztegu, baina (…)

3 mayo 2010 por EGE

Harrotu ditu bazterrak Egibarrek. Esan ere egitea gure industrial eta merkatariei Espainian ez saltzeko. Ez dira nolanahiko hitzak bereak: “Ez ezazue Espainian saldu, zama handiegiea bihurtzen ari baita guretzat”. Eta gordintasun horretan dute -hitzok- benetako balioa. Herritarrak geroz gehiago gura ditu ulertzen dituen esamoldeak. Beti aurpegiratu digute kea eta hautsa saltzen ditugula abertzaleok. Har hor sua!! Eta geroz argiago du herritar horrek Espainiari lotuta okerrago biziko dela. Esplikatu egin behar zaio zergatik. Zergatik den hobea gora eta alboetara (Europara eta mundu zabalera) begiratzea eta ez behera (Espaniara). Zergatik zaigun kaltegarria sos/diru kontuetan Espainiarekin elkartuta ibiltzea. Zergatik urtu nahi gaituzten unionistek Espainiaren barruan.

Oso aberri zale ez den Mikel Irizar arrasatearrari irakurri diot: “gero eta gehiago gaude Espainiatik bereizteko prest; Europa segurtasun sare moduko bat da, bakarrik geratzeko beldurrarentzat antidotoa”. Eta ondorio horretara iritsi da, hain zuzen ere, Kataluniako hidroterapia-zentro batean astebete egin ostean. Zentro horretan zegoela konturatu da Irizar, katalanak krisi esistentzialean bizi direla, Estatut-ak eragindako egoeran guztiz etsituta: “Espainian egoteko ahalegina egin dugu eta ez gaituzte duintasunez egoten utzi nahi; alde egiteko ordua iritsi da”.

Irizarren artikuluko azken hitzak dira niretzat, ordea, interesgarrienak: “Bide luze horretan hauteskundeak garrantzitsuak dira, baina aurkariari gaina hartzeko lan asko eta ona egin behar da; egunero eta nonahi”. Horretan dugu, Egibar, guk ere –jeltzaleok- gure eginkizunik inportanteena.

Mezua zabaldu behar dugu bazter guztietara. Horretarako jakin egin behar dugu zer esan, zelan, non eta noiz. Ezer baino lehen geure burua konbentzitu behar dugu, alegia: sinetsi egin behar dugu esaten duguna. Ezin gara gaur hau eta bihar bestea esaka aritu. Independentzian, estatu propioan edo -norbaitzuk esaten duten eran- suberanismoan (hori uste baitute dela beharrezkoa Euskal Herrria/Nafarroarentzat) sinesten badugu, saldu egin behar dugu.

Euskaldunok ez gara sekula saltzaile onak izan. Ez dugu dohai berezirik izan gure ezaugarri onak -eta asko dira- saltzeko. Heldu zaigu ordua pulpitura igo, aurpegi ona jarri (edo kopeta iluna, hala behar izanez gero), eta mezua lau haizetara barreiatzeko: euskaldunak gara, eta hori izan gura dugu etorkizunean ere; espainiarrok, oso maite zaituztegu, baina ez gaude prest errespetatzen ez gaituztenekin batera bizitzeko. IA denok bat etorri behar dugu esaten dugun IA guztian. Espainia zama astun bat bihurtu zaigula uste badugu, argumentatu dezagun, eta sal dezagun ideia hori: ESPAINIAREKIKO MENPETASUN POLITIKOAK ETA EKONOMIKOAK KALTE EGITEN DIGU. Eta azaldu zergatik.

Ni bat nator Egibarrekin. Gure lana ez da, ordea, berak ni konbentzitzea, eta nik bera. Hori eginda dago. Gure eginkizuna da espainiar/euskaldun muga horretan daudenak konbentzitzea. BAI baina EZ dioten horiek konbentzitzea.

Share this:

  • Twitter
  • Facebook

Me gusta esto:

Me gusta Cargando...

Relacionado

Publicado en Sin categoria | 23 comentarios

23 respuestas

  1. en 3 mayo 2010 a 11:35 keitritxars

    LOTSAGARRIA GARAn agertutako aipamen eskaz eta partziala…Biturie, uste nuen zure lagunek beste egunean emandako xaboi eskua eta gero hobeto portatuko zirela gurekin.


  2. en 3 mayo 2010 a 11:59 Azpilikueta

    Independentzia zaleoi berriki ekonomiari begirako independentistak gehituko zaizkigu Euskal Herrian.

    LEHEN Independentziaren «kosteak» aipatzen ziren (Azak jatearekin lotuta.)

    ORAIN berriz Azak dependentziaren ondorioz jango ditugu etorkizunean, askoren ustez.

    LEHEN askorentzat lotuta zeuden, Independentziarako bidea Kaos-arekin, iraultza sakonekin, koste handiarekin zegoen lotuta.

    ORAIN Europar Batasunean bide hau berriki egin duten estatu asko dago, eta aurki martxan hasiko dira Eskozia, Flandria, Catalunya, eta Euskal Herria ere.

    ORAIN Espainiarekiko Unionistek,»Elkartasuna» aipatzen digute: baina ez dute esaten Irun edo Orreagan amaitzen dela haien «eskuzabaltasuna», Cadiz-en hasita.

    GERO Gu, euskaldunok elkartasunean espainiaarek ez digute ezer erakusteko. Kanporako elkartasun ekimenetan eredu izan gara eta izango gara: Baina mugarik gabe. Euskal Herrian, Zuberoak, Ezkerraldeak bezain beste behar du, eta Toulouse (Tolosa) Madrid bezain urre dago.

    Historiak batzuetan baldintza egokiak eskaintzen ditu, eta
    ORAIN SORTZEN ARI ZAIGU AUKERA!


  3. en 3 mayo 2010 a 12:18 keitritxars

    Ba horrela dira gauzak…ezin dugu ahaztu Mikel Buesa ekonomiako katedradun «ozpetsuak» eta bere bekarioak ECONOMIA de la SECESION: LOS COSTES de la NO ESPAÑA deritzon ikerketa bat egin zutela espainiako Hazienda Ministerioak finantzatuta eta han agertzen ziren konklusioak egiptoko 7 plagak baino beldur gehiago sartzen zuten edozeinen buruan.

    Gaur egun ikusten dugu bezte posibilitate bat agertzen dela…krisialdi honetan Euskadirentzat, Espainarekin batera itotea ez zen izango burugabeko hipotesia…Josebak esaten duena zentzu asko du…GURE MERKATUAK ESPAINITIK APARTE ZABALDU BEHAR DUGUZ…baina hori ez da erraza, denbora behar da eta ezin dugu ahaztu espaina gure lehen merkatua dela momentu honetan eta bertatik ihes egitea ekonomiko logika guztien kontra doala.

    Nire uztez merkatuen diberzifikazioa beharrezkoa da, ezin gara izan hain dependienteak, baina espainiako merkatuak baztertzea zorakeria izango zen.


  4. en 3 mayo 2010 a 12:53 Blastbeat

    Mila modu otuzen zaizkit ideia berdintsuak ñabardura batzuekin era egokiago batean esateko. Eta Espainian ez saltzeko esatea enpresei erokeri bat da. Hortaz gain esaldi horrek eztabaida mamituko du, hemen geure politika ekonomikoa izan behar genukela eztabaidatu beharrean.

    Abertzaletasuna erakargarri egin behar badugu, Espainia erosle eta saltzaile bezala bezala aurkeztu behar dugu nagusi izan beharrean, baino ez hainbeste urtean egin diren sare komertzialak desegiteko esanez.

    Argiagoa izan behar da, Joseba.


  5. en 3 mayo 2010 a 13:12 Garruze

    Nola pozten nauten Egibarren hitzak entzutea!!! Independentziaren bidea ziur naiz errentagarriagoa zaigula Euskal Herriko herritarrentzat Estatuen mendeko beste estrategiak baino.

    Datu bat: Zergatik Europako politiketan Espainia eta Frantziaren bidez azaldu behar dugu euskal herritarrok, Hungaria, Rumania eta abar -gu baino Barne Produktu Gordina txikiagoa duten estatuak bidebatez esanda- estatuaren eskubide guztiekin azaltzen direnean eta horrela negoziatzen dutenean?

    Euskal Herriak bere interesak defendatzeko bere Estatua behar duela ni guztiz sinetsita nago.

    Hala ere, gaur egun ez dugu independentziaren ibilbide-orririk oraindik eta hori lantzeko tokiak behar ditugu abertzaleok. Gaia ondo landu behar da eta lan handia dago egiteko arlo horretan.


  6. en 3 mayo 2010 a 13:43 Azpilikueta

    Kontua ez da espainian guk ez dugula saldu nahi, baizik eta espainian EZINGO DUTELA maila berean erosi. (Gaur enpresa askori gertatu zaiena: Espainiako merkatura begira egoteagatik.

    Baldintza askok Espainan saltzeari lotutzen gaitu.
    Nagusietako bat, gure erruagatik:

    – saltzeko derrigorrezko tresna den HIZKUNTZA: Gaztelaniatik aparte, Euskaraz badakigu batzuk, Ingelesez gutxik, eta Frantsesez are gutxiagok. Hori da gure limitazio nagusia.

    -Eta hizkuntzaren ondorioz, GURE BURUA: gure herria zatitzen duen muga oso sartuta daukagu gure buruetan!

    Eta nazioartera irtetzeko, gure buru «cervantino»ari esker, Latinoamerika dugu lehen aukeratzat. (Bai eta oporretarako ere.)….

    Ba honi buelta eman beharko diogu: has gaitezen munduari begira, GURE begiekin, eta ez Espainiar «antiojuekin» …


  7. en 3 mayo 2010 a 14:25 jone

    Vocento taldeak badu funtsezko helburu berria: Egibar eraistea. Hurrengo hilabetetan badugu Vocentok inongo lotsarik gabe eginiko manipulazioak ikusterik. Lehenengo Arzalluz, gero Ibarretxe eta orain honi tokatzen zaio. Ondo aukeratutako EAJ-ren aurka, beti bezela.


  8. en 3 mayo 2010 a 15:27 biturie

    Gure eskuetan ere badago, Jone, etenik gabeko erasoaldi horri aurre egitea. Baliabideak/tresnak sortu egin behar ditugu horretarakore. Badauzkagu batzuk eskuetan; oso modu xumena, oraindik ere.

    Guztion lana eskatuko du horrek. Bakoitzak bere arloan. Lan eta lan. Mezua zabaldu eta ideia barreiatu. Orain artean ere aritu dira Vocento, Prisa, RTVE, El Mundo, Onda Cero eta gainerakoak, gure kontra jardunez. Ez dute lortu. Guk ere ikasi dugu zerbait.

    Egibar-ek esankoa gordina da; eta, gordinstasunean, egia, nahiz beharrezkoak dituen ñabardura batzuk. Mahai gainean jarri du eztabaida. Oso gai eta eztabaida potoloak. Horri ekin behar diogu, argumentuak eta arrazoiak emanez.

    Non dira gure intelektualak, non gure ekonomistak, legelariak, non dira tabernazuluetan egunero munduan konpontzen dutenak, denetarako irtenbideak emanez? Horiek denak behar ditugu argumentuak jaurtikiz, gezurrari eta faltsukeriari aurpegia jarriz.


  9. en 3 mayo 2010 a 15:50 Blastbeat

    Arestian esan bezala, ñabarduran geratu da albistea eta komunikabideen tratamendua, Egibarren baldarkeria dela medio. Argiagoa izan behar da esaten denarekin eta esateko moduarekin. MALIZIA behar du abertzaletasunak.


  10. en 3 mayo 2010 a 16:32 alderdikide

    Egibarrek errazoi. Greziaren ostean, Españña doa. Askatasunak arrisku horretatik salbatuko gintuen.


  11. en 3 mayo 2010 a 16:48 Blastbeat

    Bai, baino txorakeria da Espainian ez saltzea gomendatzea. Ireki daitezke beste merkatu batzuk Espainiakoa alboratu gabe. Gainera Egibarren buruan existitzen ez diren kontzeptu asko daude, kateak, frankiziak etab. Espainiako enpresak hemengo langileak dauzkatenak.


  12. en 3 mayo 2010 a 17:03 jone

    Ez nator zurekin bat Blastbeat. Ni han izan nintzan Egibarren hitzak entzuten eta ez nuen inongo baldarkeriarik somatu, argitasuna eta zintzotasuna baizik. Gure ordezkariek komunikabideek zer esango duten kalkulatzen hasten diranean maizegi gertatzen zaie ezer ez dutela esaten. Manipulazioa ekiditzen dute baino mezua hustu ere bai. Vocento taldeko kanpaina gehiegi bizi izan ditugu orain Egibarri baldarkeria leporatzen hasteko.


  13. en 3 mayo 2010 a 17:06 jone

    Hona hemen Egibarrek benetan esandakoak:

    http://www.gipuzko.com/web/eusk/berriak2.asp?id_not=23819


  14. en 3 mayo 2010 a 17:32 aberri

    Bere izenean edo alderdiaren izenean esan al ditu hitz horiek?

    Herritarrok badugu eskubidea jakiteko EAJri bozkatuz gero Egibarren hitzak aurrera eramango diren edota JJI bezalako batenak aginduko duten.


  15. en 3 mayo 2010 a 17:40 haixele

    Eskerrik asko, Jone
    Inoiz ez dozu jakingo zein mementu egokienean heldu da zure mesua…


  16. en 3 mayo 2010 a 17:44 jone

    @aberri:

    Gipuzko Buru Batzarreko lehendakari gisa esan zituen. Bide batez, hona hemen alderdiak honi buruz esan duena:

    http://www.eaj-pnv.eu/esp/salaprensa_noticias.asp?idNoticia=23821


  17. en 3 mayo 2010 a 19:02 Blastbeat

    Que ese tercio que vendemos en España tenemos que empezar a vender fuera, que son mercados más difíciles, que están más lejos, pero que hay que vender fuera.

    Esaldi hau ez da egokiena. Gainera jakin behar luke Egibarrek komunikabideak hortarako daudela, ordu erdiko diskurtso batetik esaldi bat atera eta beronen inguruan albistea aurrena eta polemika gero sortzea.

    Eta ez da komunikabideen beldur izan behar, baizik eta jakin egin behar da ondo erabiltzen.


  18. en 3 mayo 2010 a 21:36 keitritxars

    Bat nator zurekin Blastbeat !!!

    Hau ikusita daukat…lehen esan dudanez, NEP atera genitunian berbera gertatu zen…unionismoko brunete osoa zaunka hasi zen, gezurrekin, kontextuz kanpo ateratzen hitzak eta planteamenduak, eta…

    Jende asko akojonatu zituen, txorrada galantekin…europar batasunaren kanpo geratuko ginela, eurotik kanpo bertaz…izena jarri zuten gure diruarentzat baita : EUSKO (izen polita portzierto)…

    Baina ezen agertu gure gizon-andre zelebrerik (katedradunak, ekonomilariak, injineruak, abokatuak, enpretsa gizon-emakumeak, sindikalistak…) ezertzo esatera…

    Orain, berdin gertatuko da…Josebak esan duena zuzena da, baina oñardurak baten bat behar du eta sarraskijale honek, ondo aprobetxatuko dute maltzurra.

    @aramotz…eta gure ultraindependentista egunkarian zelan ez da ezer agertu honi buruz ? …klientela galtzeko beldurra ez izango ez?


  19. en 3 mayo 2010 a 22:09 Lukas

    Imaginatzen dut definizio ironiko bezala Ultraindependentista deitzein zuzn egunkari batetaz ari zeranean, gara-taz ari zarela.

    Eta imaginatzen dut ez duzula irakurrtzeko aukera izan, gaur gutxienez.

    Tira ba, atzoko mitinari buruzko kronika hemen doakizu.

    http://www.gara.net/paperezkoa/20100503/197277/es/Olano-aboga-alcanzar-una-base-comun-entre-fuerzas-abertzales

    Agertu, agertzen da. Baina Kazetariak beste enfoke bati ematen dio garrantzi gehiago. Dena den esportazioen asuntoa ere lerro tartean dago.


  20. en 3 mayo 2010 a 22:59 keitritxars

    @Lukas…Irakurrita neukan goizeko zazpiretarako eta hori zen nere moskeua…ez da bezte enfoke bat ematea, iziltzea jendea abertzaleok nahi duguna entzun baizik, Alderdiko burukideen ahoz…seguru Josu Jonen hitz batzuei beste «enfoke» bat ere emango ziotela Garako kazetariek…eta ez horrelako politiko egokitazunarekin !!!


  21. en 4 mayo 2010 a 0:29 Milia

    Atzo Egibarrek hitz egin zuenean entzun nituen bere hitzak, eta ez zuen ezer lekuz kanpokorik esan. Ekonomiaren lojikari jarraitu zion: etorkizuna epe ertainera beltz agertzen zaigu Espainiako erosketa ahalmenaren zain bagaude.
    Ez al da ba horrela? Irakurtzen al dituzue Espainiako egunkari ekonomikoak?
    El Correok publikatu duena manipulazio ikaragarria da. Nazkagarria.
    Bestalde, mitina ematen ari den politiko batek urrengo egunean komunikabide etsaiek zer esango, bere hitzak neurtzen jarduten badu bi gauza lortzen ditu: mezua hustutzea, difuminatzea, ezereztatzea, eta bi, entzulegoa lokartzea.
    Noiztik egi santuak ikaratzen gaitu? Hau al da euskaldunon izaera?


  22. en 4 mayo 2010 a 4:49 alderdikide

    montaje guzti hau Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa traketsaz ahazteko. Egibarrek gogor kritikaten dau ogasunaren gestioa. Eta horren ganean berbarik ez. Eta gai horretaz ahazteko polemika sortu. Iradokizun bat Egibarreri: jarraitu bide horretatik.


  23. en 4 mayo 2010 a 7:24 keitritxars

    Berandu,baina hobe berandu isiltasuna baino…gaur Iñaki Iriondok konpontzen du atzoko akatsa edo «enfoke» epela.


    Gaur Gara Egunkarian, Iñaki Iriondok

    Seguru Aramotzen eskuak zer ikusi izan duela estrategi aldaketa honetan…eskerrak aurretik txo !!!



Los comentarios están cerrados.

  • Entradas recientes

    • Aún no ha muerto la gloria ni la libertad de Venezuela
    • Cantabrismo, el libro que dejó escapar Tantín
    • La laguna del amor: «título provisional»
    • Jaque al pastor en el estrecho, la novela
    • Ucrania ya ha ganado
  • Comentarios recientes

    • Yiyi en Jaque al pastor en el estrecho, la novela
    • Vasco de la diáspora en País de Banderizos, por Joxemi Latasa
    • Gontxal en Las grandes mentiras del actual conflicto ISRAEL VS HAMAS
    • Joxemi Latasa Getaria en País de Banderizos, por Joxemi Latasa
    • Eva en Cabalgar la burbuja del procés hacia la ulsterzación
  • Posts Más Vistos

    • Los abrazos de Egibar
    • Jo ta ke, irabazi arte
    • Zona desastrófica
    • Sorpresas te da la vida
    • De maquetos, maletas y corbatas de Unquera
    • País de Banderizos, por Joxemi Latasa
    • Cantabria no es España
  • mayo 2010
    L M X J V S D
     12
    3456789
    10111213141516
    17181920212223
    24252627282930
    31  
    « Abr   Jun »
  • Archivos

    • Lorth Needa
    • arabatik
    • espaloian
    • EusKtulu
    • hanskarlperez
    • izasjon
    • Olarizu
  • abertzaletasuna a la seño vas a tomar por culo autodenominados socialistas vascos autodeterminación bastardía basura basuras canalla capulladas peperas capulladas socialistas capulladas varias Catalunya ciencia política cinismo como las vacas mirando al tren con amigos así conflicto constitución española crimen organizado crisis cómo va el mundo debacle socialista delirio demasiado complicado para el facherío democracia derecho a decidir desvergüenza dimite ya! divertimento doble y triple rasero donde manda patrón eaj pnv economía el día después epic pwned esconder la cabeza Eskerrik asko! Europa Euskadi euzkadi extraños compañeros de cama falta de respeto fascismo gobierno vasco hasta aquí hemos llegado hastío hipocresía hipocresía suma holgazanería incoherencia incompetencia incompetencia suma incompetente independencia inutilidad manifiesta Justicia los reyes son los padres López manipulación informativa nacionalismo no nacionalismo pacto fiscal partido nacionalista vasco periodismo? política vasca PP propaganda PSE que alguien traiga palomitas que les den telas y corruptelas wtf ¡elecciones ya! ética periodística
  • Estadisticas

    • 4.474.201 hits
  • Contacto

    arabatikblog[@]gmail.com
  • Meta

    • Registro
    • Acceder
    • Feed de entradas
    • Feed de comentarios
    • WordPress.com
  • StatCounter

    website statistics

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

WPThemes.


  • Seguir Siguiendo
    • Arabatik
    • Únete a 91 seguidores más
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Accede ahora.
    • Arabatik
    • Personalizar
    • Seguir Siguiendo
    • Regístrate
    • Acceder
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • View post in Reader
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
 

Cargando comentarios...
 

    A %d blogueros les gusta esto: