Jarri ziguten Euskadi Eguna urriaren 25ean. Orain Ertzaintza Eguna egokitu zaigu, Francisco Javier Lópezek dioen moduan “para proclamar el orgullo de ser ertziana”. Eurak omen dira gure seme-alabarik onenak. Duela gutxira arte alferrenak ziren, lana gogoko ez zutenak (Rudolf dixit). Orain heroiak. Eta niri beste aldean –Batasunaren eta ETAren inguruan– egin izan dituzten (eta egiten dituzten) omenaldiak datozkit burura: “zuek zarete herri honetako kuttunenak”.
Elkarren gorrotoan bizi direnak bihurtu zaizkigu denetan hoberenak. Eta erdian gu, herritar xumeak, eguneroko joan-etorri aspergarrietan irauten dugunak. Eguneroko lanean, zortea duenak; eguneroko lanaren bila gainerakoak; eguneroko bazkaren bila denak; eta, guztiok ere, herria egiten. Gu ez gara, ordea, kuttunenak, ezta hoberenak ere. Gu herritar anonimoak gara, izengabeak, omenaldi baterako merezimendurik ez dugunak; are gutxiago Egun Berezi baterako.
Nik beti pentsatu izan dut poliziaren eta militarraren lanak gogorrak direla; eta hor sartzen denak badakiela zertara doan. Eta nik beti pentsatu izan dut ETAn sartzen denak badakiela zein zulotan sartzen den. “Gure ertzainak” eta “gure gudariak” esaten duen lekuan nik “gure garbitzaileak”, “gure kamioneroak”, “gure langile oro”, “gure gazteak”, “gure langabetuak” eta horrelakoak sartuko nituzke, herriaren irudi argiagoa eskaintzen baitute.
Gora gure etxekoandreak, gure esneketariak, gure postariak, gure aititak, gure biolinjotzaileak, gure harakinak, gure danborileroak, gure pediatrak, gure informatikariak, gure loteroak, gure igeltseroak, gure erizainak, gure umezainak, gure laborariak, gure liburuzainak, gure atezainak, gure umezainak, gure baleazainak, gure pilotuak, gure prostitutak, gure organistak, gure ekilibristak, gure okulistak, BAI ETA GURE POLITIKARIAK? Tira ba, laga hori hor…
Pairatzen dugun gobernu honen ezaugarririk potoloena argazkietan ateratzeko joera da, Ertzain Eguna ospatzen dute esateko, «guk orain arteko jaurlaritzek ez bezala zuekin bat egiten dugu». Sindikatuek (Erne unionistak barne) gogor kritikatu dute ospakizun festa hau, baina badirudi hori ez zaiola Lopezi interesatzen.
Aitor, barkatu baina nick-a aldatu behar duzu, Bizkaitik da zuzena, «a» hori deklinatzerakoan galdu behar da, Bizkaiko, Bizkaitik, Bizkaira. Ez horregatik.
Ertzaintzari dagokionez, galdera xumea: zenbat guardia zibil sartu dira erakunde horretan gaur arte?
Oharra, ez naiz ezker abertzale tradizionalekoa, badaezpada ere.
http://www.habe.org/ikaslearengunea/euskarahobetzen/dok-fitxakberriak/021a.htm
Alperraren eguna egunero bizi baharko dugu hurrengo urteotan, Lopezek hor segitzen duen bitartean hain zuzen ere.
mmm, ba niri eskolan «a» itsatsia daukaten izen propioek «a» hori mantendu egiten dutela erakutsi zidaten … adibidez «Donostiako hiru damatxo…» andereñoak zioen abestiek ez dutela inoiz engainatzen.
http://www.bizkaia.net/home2/eu_index.asp
«Bizkaiako Foru Aldundia» dio weborrian bertan txo.
Barkatu, arrazoi osoa duzu, ezin gara edozein tokitan aurkitutako informazioaz fio. Agur bat.
A itsatsia duten leku izenak
Gipuzkoa
Araba
Zuberoa
Nafarroa
Donostia
Baiona
A galdu behar dutenak (nora, nondik, nngo kasuetan)
Bizkai(a), Iruñe(a), Ermu(a), Hondarribi(a), Azpeiti(a)
Azkoiti(a), Mañari(a), Mallabi(a), Berriatu(a)…
[…] This post was mentioned on Twitter by andoni erkiaga. andoni erkiaga said: gomendagarria http://bit.ly/cWVJ8I […]