Ez naiz trebea Internet-eko argazkiak moldatzen. Saiatuko banintz, goian agertzen diren Javi Martínez eta Fernando Llorente-ri Espainiako bandera jarri beharko nieke atzean. Ez espainiar sentitzen direlako, halabeharrez; baizik eta Espainiako futbol selekzioarekin jokatuko dutelako; eta irabazteko aukerekin, diotenez. Ez gara gai izan mutil hauek Euskal Selekzioarekin jokatzen jartzeko, eta orain Espainiako elastikoarekin ikusiko ditugu, harro.
Oso gazteak dira Martínez eta Llorente, eta ez dituzte euren buruak gureak bezain zikinduak politikoki. Futbolariak, gazteak, guapoak eta aberatsak dira; eta gainera, nafarra bata eta errioxarra bestea, jaiotzez, horrek ere zerbait esan gura baitu.
Politikaren eta kirolaren arteko lotura zuzena da. Espektakulua da, kamerak erakartzen ditu une oro, eta milioika herritarren pasioa eragiten du. Orain Atheltic-ero guztiak egongo dira Martínez eta Llorenteren alde, Espainiaren alde. Maquiavelok parte hartu duela ematen du: bat batean euskal herritar gehienak izango ditugu «la roja rojiblanca««ren alde.
La roja rojiblanca
21 mayo 2010 por EGE
16 respuestas
Ni bazkidea naiz eta ez naiz Espainaren alde egongo. Espero dut Llorente eta Martinez ezer ere ez jolastea. Ea Mundial hau azkar amaitzen den Espaiñako selekziorentzat. Aguanteziña izango da. Spain 0 points.
Espainiar nazionalismoaren tresnaren eraginkorrena Espainiako futbol selekzioa. Aurreko Eurokopa irabaztea oso aurrerapen handia izan zen EHn nazionalismo española txertatzeko.
Zergatik egon beharko lukete hainbeste Athletic-ero «La Roja»-ren alde? Ez dut gauza batek beste dakarrenik halabeharrez, ala bai?
Ni ez naiz Athleticzalea, baina Baskoniako jokalari bat Espainiako saskibaloi selekziora joango balitz, horrek ez luke eragingo automatikoki selekzio horren zale bihurtzea inondik inora ere.
Llorente espainiarra da eta beraz, normala da pozik egotea eta Javi Martinezen berri ez dut, badakit Carlos Martinez (Errealekoa) Nafarra eta euskal herritarra dela, baina Javi Martinez hau, ideiarik ez…
Prestatu gaitezen atzotik hasi eta hilabete luzatuko den kanpaina españolista jasateko. Zenbat eta azkarrago kanporatu talde hau orduan eta hobeto. Ez dut pentsatu ere egin nahi zer gerta daitekeen finalera heltzen badira…
PD: Cuatro-k azkenean Telecinco-ri saldu behar izan dizkio emititzeko eskubideak kate honen egoera ekonomiko larria dela eta.
Bitxia, Euskadi izenpean jokatzeko gai izan ziren jokalari puruek, halako gogo eta begirunea erakustea orain…
Gora Athletic ,
gora Espainako Selekzioa, gora Llorente ta Martinez. Ni pozik nago. Eairabaztendugun Munduko Txapelketa. Hau da kirola: txapelak ondo eramateko tresna paregabea.Bai, ta gora Real Sociedad Gimnástica de Torrelavega!
Izen aldaketak okertu ez zaitzala, tipo honek gure Kantabriako troll ofiziala dugu
Iribar, oso errespetagarria egiten zait zure iritzia. Nabarmena denez, ez nator bat berarekin. Futbolak eta Espainiako selekzioak Euskal Herriari dakarkion erasoaldi espainiarra, ordea, azterketa soziologikokoa da.
Asko luzatu barik, nik nire umeen kasua jarriko dizut: ziur naiz -athleticzaleak diren aldetik- Martínezen eta Llorenteren alde egongo direla eta, ondorioz, Espainiaren alde. Eta ni, alboan, egoera orekatzen. Nire lana -orekatzailearena- guztiz da esker txarRekoa, eta emaitza are txarragokoak, ezen ekainean zehar egunero -goizetik gauera- dena izango da Espainia telebistan, irratian, prentsan. Dena izango da GORRI-HORIA.
Hamabost egunek guk urteetan egindakoa baino dgehiago egingo dute Espainiaren alde.
Ez dago arau horiekin jokatzerik. Euskal Selekzioak behar ditugu, ORAIN!!
Lasai, biturie, adin kontua da. Zure semeak handitzen direnean ikasiko dute gauza bat eta bestea desberdintzen. Euskararen kontua bezalakoa da, gogoratzen duzue Euskadi Irratiak aspaldi egin zuen kanpaina hura?
«Nik 4 urte ditut.
Nik 7 urte ditut.
Nik 11 urte ditut.
Yo tengo 14 años.
Yo tengo 19 años.
Yo tengo 22 años.
Nik 25 urte ditut.
Nik 30 urte ditut»
Oso adierazgarria iruditu zitzaidan bere garaian eta iruditzen zait gaur egun ere.
Nik etxean ditut oraindik espainiako saskibaloi selekzioaren pegatinak eta gaur egun, lotsatu egiten naiz, jajajajajaja!
Hori bai, zure orekatzaile lana ezinbestekoa izango da etorkizunean emaitzak ikusi ahal izateko.
Ondo segi.
Españako selekziora bai, baina gero Euskadiko selekzioko partiduari boikota!! Gazteak dire bai, baina kabroi hutsak.
Neuri bardin deust badoaz ala ez badoaz. Neuk honegaitik bardin deust la rojak zer egiten edo egingo dauen. Heren honetan laterriko ligea amaitu da eta gure athletic oporretan da. Orain mundiala dogu. Gure koadrillan gehienak Argentinan alde dagoz. Uste dot Euskaldunontzat ona izango litzatekela «la rojak» ez irabastea ezer ze osterantzean potrutarainoamaituko dogu.
Ba Arabatik-en «kedada» bat antolatuko dut «la roja»-ren kontrako golak ospatzeko.
Ea gauzak normaltasunara etortzen diren eta final-laurdenetan hegazkina harten dituzten.
Gora Italia! Avanti la squadra azzurra! Mauro Tassotti gudari!
Eta betikoek (Voz en tó) sinetsaraziko digute kirola baino ez dela. Eta guk sinestu ere! Harrapazak Txiribiton!! Horregatik ez zuten ba berehala plazaratu elastiko gorria jantzita zuen etakide haren argazkia! Portzierto, ze azalpen eman zuten harako hartan? Distrakzio jokaldia ala burugabetasun hutsa?Ea lehenengo kanporaketan etxerako bidea hartzen duten!!
Bestalde, ez dut usta sobera legokeenik euskal jokalarien gaineko presioa handitzea ikus dezaten egiten dutena gauza itxuragabea dela hainbat euskaldunentzat, izan ere piztia espainola elikatu besterik ez dute egiten.
Kontraesanak denok ditugu. N.A.N. espainiarra eramaten dugu praketan, pasaportea. «Gara» eta «Noticias» egunkarietan loteria espainiarra azaltzen da.
Desobedientzia zibila denori dagokigu, benetan herri burujabe izatea nahi badugu.
Bai, presioa euskal jokalariengan, baina Euzkadirekin jokatzeko eta ez bi edo hiru putaseme erruz gure selekzio nazionala boikoteatzeko.
Bi urte selekziorik gabe igaru ditugu, bigarren mailako jokalari gutxi eta inor ordezkatzen duen «elkarte» politizatuari ezker.
Eta datorren urtean Euskal Selekzioa berreskuratzen bada, orduan zer, denok San Mamesera txalotzeko? Jokalariak dira errudun nagusiak, nahi ta betiko «salvapatrias» bere morroi bihurtu dietela.
Hori bai, ez ESAIT ez beren nagusi politikoek ez daukate ezer esateko Espainiako selekzioarekin jokatzeko erabakiarekin.
Kontraesanak, bai. Euskal Selekziorik ez badago, Ezker «Abertzalearen» esker da.
2007.ean Euskal Selekzioak hiru partidu jokatu zituen.
2008.ean bat ere ez.
2009.ean bat ere ez.
Emango luke norbaiti min egin ziola 2007.ean ekin zen bideak, eta hariak mugitu dituela berriro errepika ez dadin, ezta?
Zergatik erabiltzen duzue «la roja» espainiako selekzioa izendatzeko? Beraiek finkatutako terminologia erabiltzen hasiz gero, akabo gurea!