Joseba Zulaikari irakurri diot Argian, kontraterrorismoaren diskurtsoaz ari dela, «Euskal arazoari begiratu eta konturatu naiz geure buruak kontraterrorismo diskurtso horren barruan sartuta egoten uztea kaltegarri dela zeharo. (…) Ez dago Euskal Herriaren interes politiko eta kulturalen kontrako bidegabekeria handiagorik gu diskurtso horretan nahastuta agertzea baino«. Ni ere berarekin nago, menperatuen diskurtsoa guztiz geure egin dugula iruditzen baizait; burumakur ari garela aurkariaren aurrean. Euren saretik ezin aterata bizi gara. Otu zait gure inguruko egunkaririk irakurrienak begiratzea, ea zer dioten atzo Agurainen jazotakoaz, non bi koktel molotov jaurti baizituzten Ertzainetxe baten kontra.
Berria: «Aguraingo erasoa bere ildoarekin ez dela uztartzen dio ezker abertzaleak»
Deia: «La izquierda abertzale oficial se distancia de la kale borroka pero elude condenarla»
(más…)