• Inicio
  • Sobre Arabatik

Arabatik

Blog Arabatik

Feeds:
Entradas
Comentarios
« El síndrome del delegado
Los intereses »

Su-etena, zer da hori?

2 septiembre 2010 por EGE

Abuztuan zehar ez dut irratirik entzun, telebistarik ikusi (ohi bezala) eta egunkaririk irakurri. Familiarekin egon, lan egin Dimako etxean eta Imanol Muruaren “Loiolako hegiak” liburua berrirakurri dut. Irakurketa bazterrezina ETAren ustezko su-etenaz gaur Diario Vascok argitaratu duen notizia ulertzeko:
“Interior trabaja con la hipótesis de que ETA declare un alto el fuego este mes”. Orain arte erabilitako bake-bideak erreta daude, eta horretan bat datoz Otegi (zergatik ez diote hitza ematen?), Eguiguren eta Urkullu. Loiolatik gelditzen dena da 2006ko urriaren azken astean denek onartutako dokumentua, zeini inork ez zion inolako aldaketa estrategikorik egin behar (jarrera horretan irmoenak Etxeberria eta Otegi izan ziren), taktikoak baizik.

Azaroaren 6ko bilerara Batasunak aldaketa estrategikoa eraman zuen: bi urteren barruan Hego Euskal Herrirako Estatutu bakar bat jarri behar zen indarrean, eta PSOEk behartu egin behar zuen PSN hori onartzera. Mahai hura hankaz gora jarri zuten. Gero saio gehiago izan zen arren, bai Loiolan eta beste leku batzuetan (Geneva barne), Batasunak txertatutako korapilo horrek zapuztu egin zuen Loiolan ia-ia lortuta zegoen akordioa.

Ondorio modura Otegik berak aitortzen du “euren” ezker abertzaleak ez zuela ondo jokatu, prezipitatu egin zirela eta ez zutela jakin egoera ondo interpretatzen. Horretaz gain, bazen beste lekzio bat: unean uneko su-eten/tregoa/meniek ez dute balio. Bide hori betirako erre zuen ETAk Barajasko atentatuekin. Zer gelditzen da?

Argi dago: BEHIN BETIKO ETA ALDE BAKARREKO SU-ETEN EGIAZTATUA; alegia: ETAk amaitutzat eman beharko luke borroka armatua, eragile politikoen esku utzi beharko lituzke kuestio politiko guztiak eta Espainiako Estatuko indarrekin negoziatu beharko lituzke gatazka armatuak eragindako “kontu” guztiak. Alde bakarreko jarrera hori ezerezean gelditu eta denborarekin usteldu ez dadin, nahitaezkoa litzateke nazioarte mailako eragileak –dagoeneko izendatuta eta lanean dihardutenak- prozesuaren goi-zaindaritza izan dezaten.

Beste kontu bat: PNV azken orduko gonbidatua izan zen Loiolako negoziazio haietan, ez baitzuten kontuan hartu ez hasieran ez amaieran. Orain ezberdina da. Paradoxa dirudien arren, gerta liteke alderdi jeltzalea izatea, uneotan, eragilerik garrantzitsuena.

Eta honi lotuta gaudenez, azken kontu bat. JJ Imazek oso argi izan zuen EBBko norekin egon gura zuen Loiolako mahaian: Urkullurekin, ez besterekin; eta gainera, bakean utzi behar zituztela negoziazioek irauten zuten bitartean. Diario Vascok dioenez EBBk harreman estuak ditu Eusko Jaurlaritzarekin ustezko su-eten horren aurrean erantzun bateratua emateko; eta nik pentsatu nahi dut jeltzaleen ordezkaritza plural eta alde anitzekoak parte hartuko duela elkarrizketa horietan.

Share this:

  • Twitter
  • Facebook

Me gusta esto:

Me gusta Cargando...

Relacionado

Publicado en Sin categoria |

  • Entradas recientes

    • Aún no ha muerto la gloria ni la libertad de Venezuela
    • Cantabrismo, el libro que dejó escapar Tantín
    • La laguna del amor: «título provisional»
    • Jaque al pastor en el estrecho, la novela
    • Ucrania ya ha ganado
  • Comentarios recientes

    • Yiyi en Jaque al pastor en el estrecho, la novela
    • Vasco de la diáspora en País de Banderizos, por Joxemi Latasa
    • Gontxal en Las grandes mentiras del actual conflicto ISRAEL VS HAMAS
    • Joxemi Latasa Getaria en País de Banderizos, por Joxemi Latasa
    • Eva en Cabalgar la burbuja del procés hacia la ulsterzación
  • Posts Más Vistos

    • Sobre el Euro
    • La mujer corcho
    • Mientras tanto López (….)
    • Ucrania es la patria de todos los ucranianos
    • Ganar la guerra en Ucrania
    • Aún no ha muerto la gloria ni la libertad de Venezuela
    • Retolaza: "A mi entender Josu Jon (Imaz) está condicionado"
    • La mentira estructural
    • Esto no lo publicará El Correo
    • No hay dinero para el empleo, pero sí para subvencionar la empresa de los amigotes
  • septiembre 2010
    L M X J V S D
     12345
    6789101112
    13141516171819
    20212223242526
    27282930  
    « Ago   Oct »
  • Archivos

    • Lorth Needa
    • arabatik
    • espaloian
    • EusKtulu
    • hanskarlperez
    • izasjon
    • Olarizu
  • abertzaletasuna a la seño vas a tomar por culo autodenominados socialistas vascos autodeterminación bastardía basura basuras canalla capulladas peperas capulladas socialistas capulladas varias Catalunya ciencia política cinismo como las vacas mirando al tren con amigos así conflicto constitución española crimen organizado crisis cómo va el mundo debacle socialista delirio demasiado complicado para el facherío democracia derecho a decidir desvergüenza dimite ya! divertimento doble y triple rasero donde manda patrón eaj pnv economía el día después epic pwned esconder la cabeza Eskerrik asko! Europa Euskadi euzkadi extraños compañeros de cama falta de respeto fascismo gobierno vasco hasta aquí hemos llegado hastío hipocresía hipocresía suma holgazanería incoherencia incompetencia incompetencia suma incompetente independencia inutilidad manifiesta Justicia los reyes son los padres López manipulación informativa nacionalismo no nacionalismo pacto fiscal partido nacionalista vasco periodismo? política vasca PP propaganda PSE que alguien traiga palomitas que les den telas y corruptelas wtf ¡elecciones ya! ética periodística
  • Estadisticas

    • 4.474.187 hits
  • Contacto

    arabatikblog[@]gmail.com
  • Meta

    • Registro
    • Acceder
    • Feed de entradas
    • Feed de comentarios
    • WordPress.com
  • StatCounter

    website statistics

Blog de WordPress.com.

WPThemes.


  • Seguir Siguiendo
    • Arabatik
    • Únete a 91 seguidores más
    • ¿Ya tienes una cuenta de WordPress.com? Accede ahora.
    • Arabatik
    • Personalizar
    • Seguir Siguiendo
    • Regístrate
    • Acceder
    • Copiar enlace corto
    • Denunciar este contenido
    • View post in Reader
    • Gestionar las suscripciones
    • Contraer esta barra
A %d blogueros les gusta esto: