Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 2/10/11

Nacional: Jeltzale???

Aspalditik nenbilen honetaz zeozer idatzi gurean. Denbora faltak eta argitasun ezak eta gaiaren potoloak emandako beldur apur batek, etsituta-edo, gaia ez jorratzera eraman naute. Harik eta Hasier Etxeberriaren “Jeltzaleei aholku” idatzia leidu dudan arte. Ez da gurea -alderdi zentsuan diñot- Hasier, eta halaxe aitortzen du berak ere. Hala ere, galdera egiten duenean ea euskaraz zergatik den Jeltzalea eta gaztelaniaz Nacional, edo ea zergatik ez duen gaztelaniaz “Partido de Dios y Tradición Vasca” deitzen(hori adierazten baitu jeltzale hitzak), zer pentsatu emam dit. Neuk ere uste dut gure gaur egungo PNV/EAJrentzat izenik egokiena Euzko Alderdia litzatekeela, besterik gabe, izan ere EuZkoren Z hizkiak Sabino Aranaren ondare ideologikoa -bere zabalean- ondo baino hobeto jasotzen baitu. Baina EA litzateke, eta galdu egingo litzateke PNV sigla, ehun urte eta pikuko izena, hiru gizalditan iraun duen tradizio soziopolitikoa.
(más…)

Read Full Post »