Euzko Alderdi Jeltzaleak lan topaketa hau antolatu nahi izan du, egoera ekonomikoaren larritasuna kontuan harturik.
Iazko uztailetik hona bizi izan dugun egoerarik delikatuenean gaude orain.
Eta dauden aurreikuspenen arabera, urte amaieran, egoera are larriagoa izango da.
Egoera honen aurrean, hiru helburu planteatu ditugu.
Lehenengo eta behin, Euskadi eta bere inguruan bizi den egoera ekonomikoaren inguruko diagnosi errealista eta osoa partekatzea.
Bigarrenez, oraingo errealitate honetara egokitutako politika ekonomikorako printzipioak eta lehentasunak ezartzea.
Eta hirugarrenez, euskal gizarteari hazkunderako egutegia eskaintzea.
Egoera ekonomikoa larria da, eta azken urte honetan larriagotu egin da .
Aldi honetan, albiste ekonomiko guztiak izan dira txarrak.
Euskadi atzeraldi ekonomikoan aurkitzen da.
Defizit publikorako mugak gainditu egin dira.
Zorpetzea biderkatu egin da
Eta Euskadin, langabezia Estatuko bataz bestekoa bikoizten duen tasara igotzeko bidean dago.
Egoera benetan larria da, eta larriagotu egiten da, zerumugan ez dugulako argia eskainiko digun ekimenik antzematen.
Argirik gabe, ziurtasunik ez. Ziurtasunik gabe, aurreikuspenik ez dago. Eta, aurreikuspenik gabe, ez da indarberritzeko behar dugun inbertsiorik izango.
Egoera honen aurrean mantendu beharreko jarrera, ezin liteke paralisia eta etsipena izan.
Euzko Alderdi Jeltzalearen jarrera, ekintzara bideratuta dago. Ekimenerako unea da, Gobernu desberdinei egin diegun eskaintza guztien ondoren, politikoki eta instituzionalki mugitzeko aldia, egoera honi buelta emateko aldia.
Euskadik norabide aldaketa behar du bere politika ekonomikoan.
Hori da, gaur abian jartzen dugun prozesu honen helburua.
Azken asteotan, Politika Ekonomikoaren inguruko agiri hau egin dugu.
Ezer baino lehenago, norako bidea erabaki behar dugu.
Proposamen hau da euskal erakundeetatik zuzendu behar den politikaren oinarria, ekonomia,zerga eta industria arloetan. Baina baita finantza esparruan ere. Euskadik – Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak laguntasunik eman ez duten arren- seguruenik,gaur egun dauka mendebalde osoko finantza sarerik egonkorrena. Euskal kutxek, batzuek beren izaera publikoarekin eta besteak pribatuagoak izanik, euskal finantza sistema egonkorra osatzen dute, eta gai dira Euskadiren hazkunderako bidea bultzatzeko.
Eskarmentua dugu, gaitasuna, eta indarberritzeko erronka honi ekiteko ilusioa.
Euskadik ekonomia indarberritzeko egitasmo handia behar du.
Eta guk badugu. Hementxe dago.
Hemen dago ekonomia produktiboaren aldeko apustua.
Politika industrialaren aldeko apustua.
Hementxe daude euskal enpresei zuzenean eta zeharka laguntzeko neurriak.
Dibertsifikaziorako, berrikuntzarako eta nazioartetzerako proposamenak.
Hona hemen, administrazio publikoaren gestio zorrotzarekiko dugun konpromisoa.
Hona hemen, alor publiko eta pribatuaren arteko aliantza estrategikoan oinarritutako politikaren aldeko apustu irmoa.
Autogobernuaren tresna guztiak, politika ekonomiko are eraginkorragorako zerbitzura garatzeko apustua.
Apirilaren 18an bertan, Europar Batzordeak politika ekonomikorako zuzentarau berriak iragarri zituen; ildo hauek irailean eztabaidatuko dira.
Euskadik aurrea hartu behar die.
Hazkunderako egutegia proposatuko dugu, Europako lehen abiaduran kokatzea lortzeko.
Oinarrizko eskumenak ditugu, politika ekonomikoa berrabiatzeko.
Finantza sistema egonkorra ere badugu.
Enplegu politika eraginkorrak zuzentzeko eskumen osoa dugu.
Legeak egiteko eta betearazteko osoko gaitasuna dugu, enpresei eta industriari laguntzeko.
Ekintzaileen egitasmoak finantzatzeko.
Gehiago egin dezakegu. Eta, gehiago egin nahi dugu. Euskadik gehiago behar du.
Euzko Alderdi Jeltzaleak, gaurko honetan onesten du Euskadirako Politika Ekonomiko berri hau, ekonomiari norabide berria eman diezaiogun.
Norabide aldaketa bat, enpresari laguntzeko.
Administrazio publikoaren gestioan, zorroztasuna aplikatzeko.
Zerga arloan, ziurtasuna eskaintzeko.
Industriari eta produkzio ehunari laguntzeko.
Lan egingo dugu, proposamen hauek guztiak eperik laburrenean errealitate bihur daitezen.
Gure jarrera izango da lankidetzarako, eta akordioetara iristeko.
Ez dugu inoren kontra egin nahi. Proposamenaren osagarritzat lagunduko duten jakitunekin soilik alderatuko dugu.
Ekimenerako unea da.
Gure lehentasuna da, euskal gizartearen lehentasuna delako.
Euskadik ekonomia berrabiatzeko ekimena nahi du.
Euzko Alderdi Jeltzaleak ekonomia berrabiatzeko eta enplegua sortzeko ekimen eta akordioetarako oinarria eskaintzen du.