Iñigo Urkullu Renteria, Lehendakari del Euzkadi Buru Batzar de EAJ-PNV: “Tenemos el orgullo de pertenecer a una organización democrática que, en sus 117 años de historia, siempre ha formado parte de los agredidos y nunca de los agresores”.
Gaur, Uztailak 31, San Inazio egunean, Alderdiak bere fundazioaren 117. urtemuga ospatzen du. Harro gaude egindako bideariekin. Harro gaude gure bidegile guztiekin. Dena emon zuten maite dugun askatasunari, eta dena emongo dogu maite dogun askatasunari.
Gerra iritsi zenean, Euzko Alderdi Jeltzaleak demokraziaren alde burrukatu zuen, eta Euskal arima ezin zuten konkistatu. Euskal Herriaren arima inoiz ez da izango indarrez konkistatua.
Agirre, Ajuriagerra, Irujo eta gainontzeko aitzindariak gure eredu ta harrotasuna dira. Jesus Insaustik, “Uzturre”, zioen bezala, Alderdi honek Aranaren helburua, Euzkadiren askatasuna lortzea, Euzkadi Euzkotarren Aberri bakarra delako, beti izan du eta izango du helburutzat.
Euzkadi berria eraikitzeko oztopo haundiak ditugu aurrean. Espainiar gobernuak ez du ez Euzko Alderdi Jeltzalea ezta ere Euskal gizartea engainatatuko bere putxerazoarekin.
EAJ-k ez du onartuko inposaketik Espainia aldetik. Ez zuen onartu 1981 urtean LOAPArekin eta ez du egingo orain. Espainiak porrot egin du, baina hau beren arazoa da, ez gurea. Espainia eredua eraiki zutenak dira errudunak, ez Euskaldunak, eta gure eskubide historikoak eta gure nortasun nazionalarekin amaitu nahi duenak, beti aurrean izango gaitu.
Egoera honen aurrean, EAJ-k herriari begiratu behar dio, inoiz baina gehiago. Herriak konponbideak eskatzen dizkio EAJ-ri, eta EAJ-k konponbideak eskainiko dizkio herriari.
Gaur EAJren ibilbide luzea errepasatzeko eguna da. Gure arbasoak jendearen interesak defenditzem zituzten bezala, gaur egun ditugun erronkak historikoak dira ere bai. Denok batera krisialditik aterako gara eta denok batera status politiko berria, burujabetasuna, lortuko dugu.
Burujabetasuna gure Nazio nortasuna mundu guztiaren aurrean aldarrikatzen duen status politiko berria, kontituziogilea, lortuko dugu.
Hau da berehalako helburua Euzko Alderdi Jeltzalearentzat.ç
Euzko Alderdi Jeltzalea gara. Euskaldunak, Abertzaleak!
Euzkadi berpizteko garaia da!
Gora Euzko Alderdi Jeltzalea !!!
Gora Euzkadi Askatuta !!!
GORA!!!!
GORA!!!
GORA!!