Lourdes Idoiaga, Oñatiko alkate ohia ta zinegotzia.
Nahikoa mehatsu eta irain jasan behar izan dugu. Urtetan egon gara isilik, hika-mika eta biolentzia gehiago ez sortzearren.
Orain, "garai berriez" hitz egiten den arren, Bergarako Gaztetxean jarritako pankarta baten irudiak erakusten zaizkigu, nire argazkiaren alboan honakoa idatzita : "ZU ZARA ERRAUSTUKO DUGUN LEHEN ZABORRA"; hori ikusita, badirudi lehengotan jarraitzen dutela gauzek. Neure iritziz, horren sorrera ez dago Bergaran, Oñatin baizik. Seguru asko, aspaldi honetan kartelak jartzen, paskinak zabaltzen eta ezberdin pentsatzen dugunon aurka ari diren pertsona, plataforma edo sigletan dagoela esango nuke.