Forondako Aireportua ezinbesteko azpiegitura da Arabaren etorkizunerako.
Inolako zentzurik ez du, Estatu osoan merkantziak garraiatzeko laugarren Aireportua ixteak. Iaz, aireportu honetatik 35 milioi tona mugitu ziren.
Gobernu zentralari, berehalako konponbidea exijitzen diogu, Foronda, berriz ere, 24 ordutan zabalik egotea.
Eta, Euskal aireportuak kudeatzeko eskumena ere exijitzen dugu. Euskaditik bertatik kudeatzen badugu, hobeto egingo dugu.
Gure proposamen hau, uste sendo batean oinarritzen da: ezinbestekoak dira kanpoko konektibotasuna eta barruko mugikortasuna. Etorkizuneko hiri eta herrialdeak izango dira, munduarekin ondoen konektatuak eta irekienak. Euskadirentzako obsesio izan beharko luke, pertsonentzako sarbide onak eta merkantziak kanpora garraiatzeko bitarteko onak izateak.
Espainiar Gobernuak Forondan daraman politikak Euskadiren etorkizunaren kontra egiten du. Gauza bera gertatzen da Abiadura Handiko Trenean egin beharreko inbertsioa atzeratzearekin.
Inbertsio hauek gaurko ekartzen dute aberastasuna eta lana. Biharko ekartzen dute gaitasun ekonomikoa eta garapena.
Eta puntu honetan, hausnarketa bat.
Zorrak Gobernuek inbertitzeko duten gaitasuna estutzen du, eta herrien etorkizuna itotzen du. Espainiak inbertitzeko zuen ahalmena, zorra jaten ari da. Aurrekontuen % 25 finantza zama ordaintzeko erabiltzen da.
Euskadin, ber-bera izan da garapen ezkorra. 2009 urtean 80 milioitik beherako finantza zama ordaintzen genuen. Datorren urtean 400 milioitik gora izango dira, Gasteizko Udaleko aurrekontuaren bestekoa. Eta, 2014 urtean izango dira 800 milioitik gora.
Hipotekatuta dago Eusko Jaurlaritzak hurrengo urteotan inbertitzeko, jarduera eta lana sortzeko izango duen ahalmena. Zorroztasun eta eraginkortasun bidera itzuli beharra dugu, inbertitzeko eta enplegua sortzeko.
Euzko Alderdi Jeltzalearen proposamena da Gobernu Zentralari eskua luzatzea, Euskadin egin beharreko inbertsioak ez atzeratzeko. Kontzertuak ematen digun ahalmena erabiltzea proposatzen dugu, inbertsio mailak mantentzeko; gaurkoan inbertitzeko eta bihar hazteko.
Formula hau aplikatzen hasi da Gipuzkoan Abiadura Handiko Trena egiteko prozesuan; eta gainerako zatietara ere eraman dezakegu, denborak eta inbertsio mailak mantentzeko. Egingarria da teknikoki, desiragarria ekonomikoki, eta horregatik egiten dugu akordio politikora iristeko proposamen hau.
Gure proposamena da akordioa eta lankidetza, geldirik ez geratzeko, inbertsioa mantentzeko.
Gaurko inbertsioak suposatzen du jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea, gaurko eta biharko.
Zergaitik ez Forondako aireportutik Euskadiko aireportura? Hiriburuak trenbidez lotuz gero, aierportu aparta izan liteke. Ezin dezakegu galdu aukera hori.