Ugaitz Zabala (2013/01/29)
Ez dut uste azalpen gehiegi merezi duenik. Flandesko politikari honek, Bart de Weverrek, Sabino Arana Fundazioaren saria jaso zuen igandean Arriaga Antzokian. Saria eskertzerako orduan, gaztelania, ingelesa edo bere ama hizkuntza hautatu beharrean, euskaraz egin nahi izan zuen.
Diotenez, bere herriko euskaldun batek lagundu zion hitzaldiarekin, grabatu omen zizkion ahoskera eta intonazioa, eta de Weverrek orduak eman zituen grabazio hori entzuten Arriaga Antzokian irakurri zuena irakurtzeko irakurri egin zuen moduan.
Nire miresmena eta esker ona.
Viendo como un visitante flamenco puede dejar en ridiculo a politicos de este pais que mal-leen discursos que les han escrito en euskera, una pregunta, sin maldad, pero un poco tocapelotas.. Despues de hablar en euskera el señor De Wever tuvo que seguir el discurso en ingles pues no hubo traduccion de flamenco?
Lei por ahi un comentario y por saber si era verdad o no..
El señor De Wever hizo un discurso única y exclusivamente en euskera, pues es conocedor de la lengua de Sabino y Luis Arana Goiri.
Azalpenak ere euskeraz mesedez, zer gara ba? Guk erderaz eta gizon honek euskeraz? Mesedez….
Erdaraz hitz egiten, edo idazten kasu honetan, duenari nere hezkuntz eredu pertsonala bultzatzen du neure buruari hizkuntz berberan erantzuteko, kasu berean egongo nintzateke ingelesez edo bestetan izango balitz.
Eta itxurakeriak aurrera egiten du: De Weber jaun ohoretsuari eta langileari gure goraipamen beroenak, neurea barne. Aldiz, gure politikari hiperabertzaleei zer opa behar diegu? Galdetzen gogaitzen hasia nago, baina ez nekatzen: zenbat batzorde, komisio, bilera, batzar, bilkura…egiten ari dira gure hizkuntzan euskal gobernu eratu berrian? Euskarak zenbat denbora eutsiko dio hizkuntza apaingarri moduan, lan-hizkuntza eragingarria eta errespetatua behingoz bihurtu barik? Neba-arreba flandiarrek aspaldi trenkatu zuten hil edo biziko kontu hori, eta harrezkeroztik, bistan da, bere buruan askoz ere konfiantza handiagoa erakusten dute. Eta guk?