• Espainiako Gobernua Euskadiko hainbat udalekin harremanetan jartzen ari da, eta laguntza eskatzen ari zaie Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak lurralde historiko guztietan sorturiko «Zirkulazioko Istripuen Biktimen Atalerako».
• Eusko Jaurlaritza neurriak hartzea aztertzen ari da, eta Espainiako Gobernuari gogorarazi dio «bikoizketa bat ekartzeaz gain, arlo horretako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoarena dela».
Espainiako Gobernuak lurralde historikoetan «Zirkulazioko Istripuen Biktimen Atalaren» ordezkaritzak sortu izanaren aurkako neurriak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza.
Eusko Jaurlaritzak jakin duenez, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren zirkulazioko probintziako buruzagitzak Euskadiko udalekin harremanetan jartzen ari dira atal berri horren sorrera jakinarazteko (Euskadiko lurralde historiko bakoitzean ordezkaritza jarrita), bai eta laguntza eskatzeko ere, istripuen biktimei udalerrietan ematen dieten laguntzari buruzko informazioa eskuratzeko.
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren ekintza hori salatu du; izan ere, «egungo krisialdi ekonomiko egoeran azaltzerik ez dagoen bikoizketa bat izateaz gain, bide-segurtasuna eta -hezkuntza sustatzeko arloan Euskal Autonomia Erkidegoak duen eskumenaren inbasioa ere bada, eskumen esklusiboa baita eta ez aldiberekoa».
TRANSFERENTZIA
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du eskumen hori Gernikako Estatutuaren 17. artikulutik datorrela, eta 1982ko urriaren 14ko Transferentzien Batzorde Mistoaren barruan erabaki zela (urriaren 15eko 3256/1982 Dekretua eta urtarrilaren 17ko 4/1983 Dekretua).
«Ibilgailuen trafiko eta zirkulazioari buruzko Estatuko legedia» betearazteko arloko eskumena da; hala, Euskal Autonomia Erkidegoak garatu beharreko eginkizunen eta eskumenen artean hauexek daude: «bide-hezkuntza eta prestakuntzako dibulgazio-kanpainak planeatzea autonomia-erkidegoaren lurraldean, bai eta autonomia-erkidegoaz gaindiko lurralde-esparruko Trafikoko Buruzagitza Zentralak programaturikoak gauzatzea ere».