1.- Euskaraz egindako jarduera kulturalen finantziaketa publikoari eustea,…eta gaztelaniaz gauzatzen den euskal kultura babesteari kalterik ekarrik gabe.
Nik egiten dudan irakurketa hurrengoa da, ez dutela euskararekiko diru laguntzak haundituko, haunditzekotan gaztelaniaz egindako kulturarekiko izango dela.
2.- EITB eraberritzea informazio-zerbitzu publiko anitz eta demokratikoa
Lehengo ostiralean (2008-10-03) PPk eta PSEk hurrengoa bozkatu zuten elkar Eusko Legebiltzarrean, EITBri dagokionez: “El Parlamento vasco ….asimismo, le insta (a la Dirección General de EITB) a no entrevistar a portavoces de formaciones políticas y sociales ilegalizadas o suspendidas por formar parte del entramado terrorista de ETA.”
Hau da hau, aniztasuna eta demokrazia!!
3- Aniztasunean oinarritutako hizkuntza eredu bat defendatzea: eredu horrek hezkuntzan bere isla izango da…
Honek zer esan nahi du, ba euskara gaiak eramaten dituen Isabel Celaá legebiltzarkideak esan zuen bezala, (Legebiltzarrean, Osoko bilkura, 2008-05-23) (erderaz ipiniko dut, erdaraz esan zuelako, EGA omen du halaxe dio bere curriculumak baina nahiz eta euskarazko gaiak eraman eta EGA izan, ez diot euskaraz entzun, hori da euskararekiko duen maitasuna, euskaraz jakin eta erabili ez, ezta euskarari buruz hitzegiteko ere, utzikeria ote?)
“…se trata de preservar la libertad de opción de la lengua materna o de la de preferencia, que puede no ser la materna, como lengua de estudio. Es decir, se trata de observar la cuestión desde la perspectiva del sujeto, desde la perspectiva de la persona y no de la lengua.
Nere iritsiz, arrazoi izan dezake Celaá andreak, pertsona ikuspuntutik begiratu behar da gaia. Nik argi daukat, gizarteak beti ahulena babestu behar du, eta arazo batean haur bat dagoenean, gure eginbehar nagusia haurra babestea da eta ba al daukagu gurasook gure seme alabei euskera jakiteko aukera besterik gabe ukatzeko? A eredura doazen millaka umeek etorkizunean ez dute euskera jakingo, eta gero jakin nahi badute, ordu eta esfortzu handia egin beharko dute, txikitatik ia konturatu gabe ikas dezaketenean…ez al diegu haur hauei aukera guztiak eman behar?
PP-PSEk berriro hau bozkatu zuten elkarrekin egun hartan:
“El Parlamento Vasco insta al Departamento de Educación, Universidades e Investigación a no incluir en el desarrollo normativo del curriculum referencia lingüistica alguna….Dicho consenso nunca será inferior al actualmente existente, y en todo caso deberá respetar la presencia vehicular de las dos lenguas oficiales y la voluntad de las familias”
Berriro ere PSEk bere betoa inposatzen, beraiek ez badaude, ez du balio bahiz eta gehiengoa izan.
4.- Kultura-proiektu euskaldun demokratikoa eta askotarikoa garatzea, nola euskara hala euskarazko kultura erabilera politikotik kanpo utziko duena.
Ba ez da zuzen hasi Patxi Lopez. Euskararekiko hurbiltasuna ia hauteskunde garaian, eta hau esateko “euskal gizartea prestatua dago gobernuan aldaketa burutzeko…”, baina zer ikusi dauka honek euskararekin? Berak nahasten ditu idazki honetan ETA eta Euskera! Lotsa eman beharko lioke
5.- Euskarazko kulturaren prestigio demokratikoa hiritarren artean lehen bai lehen berreskuratzea
“Euskarazko kultura bat guztiz demokratiko eta inolako oniritzi tolerantzia edo hurbiltasun intelektualik azalduko ez duena ETAren eta haren inguruaren oinarri ideologiko eta xede totalitarioekiko” Baina gizarteak Euskara eta ETA asoziatzen al ditu? lehengo urtean %80ak bere seme alabak B edo D ereduan matrikulatu zituzten. Pentsa al zuten guraso hauek, honek ETArekiko loturarik izan zezakeela? Hori Patxiren buruan dagoela uste dut, eta zorionez gizarteak aspaldi superatu zuen, noizbait egon ba zen halako pentsamendutik….nik ez dut halakorik inoiz izan!
Eta bukatzeko izenburua: Euskara askatasunez, honek zer esan nahi du? Ba gaur egun, askok euskera behartuta ikasten dutela eta horrekin ez datorrela bat, eta argi eta garbi dio “…proposatzen dugu enplegu publikorako sarbideak euskal gizartearen izaera anitz eta elebiduna islatu behar duela…” ez du inork pentsatuko euskera ezagueraren beharra gehitzeko intentziorik dutela ez?
Gogoratzen zarete 2005. urtean 157 irakasle enzerratu zirenean hizkuntza perfila ez zutelako? Gogoratu nahi dizuet 25ek ez zutela azterketa egin eta 51k zero borobil bat atera zutela frogan, ba han ere Gure Ixabel pertsonen alde, nola ez!! Millaka ikaslek irakasle euskaldunak izateko duten eskubideen alde ez!, nahiz eta irakasle hoiek euskera ikasteko urteak izan zituzten, urteak euskera ikasteko lanik egin gabe eta soldatarekin guk ordainduta, baina gure Ixabel ez zen zergadunen alde agertu baizik eta irakasleen alde, beraien ikasleentzat eredu ona direlako izango da, orduan ere PPrekin hurrengoa bozkatu zuten: (Eusko Legebiltzarra 2005-10-07)
El Parlamento Vasco insta al Gobierno Vasco a garantizar el puesto de trabajo al colectivo de profesores…insta al gobierno vasco a la realización de un estudio pormenorizado de todas aquellas plazas docentes que no necesiten, en la actualidad , una atribución inmediata de perfil lingüístico, insta al Gobierno Vasco a que aplique el principio de exención por incapacidad en el aprendizaje del idioma…
Jakizue, bozketa guztiak galdu zituztela, PP eta PSOE gelditu dira beti bakarrik, hala jarrai dezala! Ez dezatela gehiengoa izan!
Pozten naiz alderdiak hartutako erabakiaz eta egindako prentsa aurreaz!